마가복음 13장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마가복음 (Mark) · 37절
- 1 Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.
- 2 Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.
- 3 Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,
- 4 Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean.
- 5 Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:
- 6 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
- 7 Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.
- 8 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc.
- 9 Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.
- 10 Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.
- 11 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
- 12 Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
- 13 Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
- 14 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
- 15 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
- 16 Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
- 17 Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
- 18 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
- 19 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
- 20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
- 21 Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
- 22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.
- 23 Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
- 24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
- 25 Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.
- 26 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
- 27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
- 28 Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela.
- 29 Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán.
- 30 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno.
- 31 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
- 32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
- 33 Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
- 34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
- 35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:
- 36 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten.
- 37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗