로마서 12장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 로마서 (Romans) · 21절
- 1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.
- 2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.
- 3 Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.
- 4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:
- 5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.
- 6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
- 7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
- 8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
- 9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.
- 10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
- 11 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.
- 12 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.
- 13 Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.
- 14 Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.
- 15 Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.
- 16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.
- 17 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean.
- 18 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.
- 19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.
- 20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.
- 21 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗