누가복음 22장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 70절
- 1 Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico oguién bestá, Bazco erraiten dena:
- 2 Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden.
- 3 Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco.
- 4 Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen.
- 5 Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru emaitera.
- 6 Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan.
- 7 Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.
- 8 Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat.
- 9 Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun?
- 10 Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera:
- 11 Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
- 12 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa.
- 13 Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.
- 14 Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.
- 15 Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen.
- 16 Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán.
- 17 Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno.
- 19 Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
- 20 Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita.
- 21 Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean.
- 22 Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari, ceinez traditzen baita.
- 23 Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.
- 24 Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean, cein hetaric estimaturen cen guehien.
- 25 Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade.
- 26 Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala.
- 27 Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala.
- 28 Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan.
- 29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.
- 30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.
- 31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:
- 32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.
- 33 Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:
- 34 Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.
- 35 Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere.
- 36 Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac, har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere arropá, eta eros beça ezpatabat.
- 37 Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté.
- 38 Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da.
- 39 Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere.
- 40 Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.
- 41 Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen,
- 42 Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.
- 43 Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela.
- 44 Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala.
- 45 Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala.
- 46 Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.
- 47 Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát.
- 48 Eta Iesusec erran ciecón, Iudas, pot batez guiçonaren Semea traditzen duc?
- 49 Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz?
- 50 Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria.
- 51 Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura.
- 52 Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin?
- 53 Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea.
- 54 Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic.
- 55 Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean.
- 56 Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen:
- 57 Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura.
- 58 Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc.
- 59 Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.
- 60 Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac.
- 61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.
- 62 Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui.
- 63 Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen ciraden harçaz, eta cehatzen çutén:
- 64 Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena.
- 65 Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela.
- 66 Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera
- 67 Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren:
- 68 Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren.
- 69 Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean.
- 70 Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue ecen ni naicela.
- 71 Eta hec erran ceçaten, Cer guehiago testimoniage falta gara? ecen gueuroc ençun dugu beraren ahotic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗