누가복음 20장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 47절
- 1 Eta guertha cedin egun hetataric batez, harc populua iracasten çuela templean, eta euangelizatzen cegoela, ethor baitzitecen Sacrificadore principalac eta Scribác, Ancianoequin,
- 2 Eta erran cieçoten, Erraguc cer authoritatez gauça horiac eguiten dituán, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana.
- 3 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: erradaçue bada niri,
- 4 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric?
- 5 Eta hec baciharducaten berén artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?
- 6 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: populu guciac lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela.
- 7 Ihardets ceçaten bada, etzaquitela nondic cen.
- 8 Orduan Iesusec erran ciecén, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
- 9 Orduán has cedin populuari comparatione hunen erraiten, Guiçon batec landa ceçan mahastibat, eta aloca ciecén hura laborariey, eta dembora lucez campoan egon cedin.
- 10 Eta sasoinean igor ceçan laborari hetara cerbitzaribat, mahastico fructutic lemotençat: baina hec hura cehaturic igor ceçaten hutsic.
- 11 Eta continua ceçan berce cerbitzari baten igortera: baina hec haur-ere cehaturic eta gaizqui tractaturic igor ceçaten hutsic.
- 12 Eta continua ceçan herenaren igortera: baina hec haur-ere çaurthuric egotz ceçaten campora.
- 13 Orduan erran ceçan mahasti iabeac, Cer eguinen dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen duté:
- 14 Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun haur, heretagea gure dençat.
- 15 Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ceçaten. Cer bada eguinen draue hæy mahasti iabeac?
- 16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean erran ceçaten, Hala guertha eztadila.
- 17 Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua den hura, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da?
- 18 Harri haren gainera eroriren den gucia, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen.
- 19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén hayén contra erran çuela comparatione haur.
- 20 Eta hura gogoatzen çutela, igor citzaten espiác iusto ciradela irudi eguiten çutela, hura hitzean hatzaman leçatençat, Gobernadorearen seignorián eta botherean eçar leçatençat.
- 21 Eta hec interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, baceaquiagu vngui erraiten eta iracasten duala, eta ezagoela personara behá, baina Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duala.
- 22 Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez?
- 23 Eta adituric hayén fineciá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue?
- 24 Eracustaçue dinerobat: norenac ditu imagina eta scribua? Eta ihardesten çutela erran ceçaten, Cesarenac.
- 25 Orduan erran ciecén, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.
- 26 Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan duté populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil citecen.
- 27 Orduan hurbil cequizquion Sadduceu batzu (ceinéc vkatzen baituté resurrectionea) eta interroga ceçaten.
- 28 Cioitela, Magistruá, Moysesec scribatu diraucuc, Baldin cembeiten anayea hil badadi emazte duelaric, eta haourric gabe hil badadi, har deçan haren anayeac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri.
- 29 Bada çazpi anaye içan dituc, eta hetaric lehena emazte harturic hil içan duc, haourric gabe.
- 30 Eta har ciecán hura bigarrenac, hura-ere hil cidian haourric gabe.
- 31 Guero herenac har cieçán hura, eta halaber çazpiec-ere: eta etzeçatean haourric vtzi, eta hil cituán.
- 32 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere.
- 33 Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte içanen da? ecen çazpiéc vkan dié hura emazte
- 34 Orduan ihardesten çuela erran ciecén Iesusec, Mundu hunetaco haourréc hartzen duté ezconçaz eta hartzen dirade.
- 35 Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco digne eridenen diradenéc, eztuté harturen ezconçaz, ez eztirade harturen.
- 36 Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueruèn pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz gueroz.
- 37 Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa.
- 38 Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac hari vici çaizquio.
- 39 Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran ceçaten, Magistruá, vngui erran duc.
- 40 Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.
- 41 Eta erran ciecén, Nola erraiten duté Christ Dauid-en seme dela?
- 42 Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,
- 43 Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén scabella.
- 44 Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren semé?
- 45 Eta populu guciac ençuten çuela, erran ciecén bere discipuluey.
- 46 Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan.
- 47 Ceinéc iresten baitituzte ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren duté damnatione handiagoa.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗