누가복음 17장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 37절
- 1 Guehiago dioste bere discipuluey, Impossible da scandaloac eztatocen: baina maledictione hari, norçaz ethorten baitirade.
- 2 Harc hobe luque baldin errota harribat haren leppoaren inguruan eçar baledi, eta egotz ledin itsassora, ecen ez chipi hautaric bat scandaliza deçan.
- 3 Beguira çaitezte, Baldin hire anayec hire contra faltatu badu, reprehendi eçac hura, eta baldin emenda badadi barka ieçóc.
- 4 Eta baldin çazpitan egunean faltatzen badu hire contra, eta çazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu diát: barkaturen draucac.
- 5 Orduan erran cieçoten Apostoluéc Iaunari, Augmenta ieçaguc fedea.
- 6 Eta erran ceçan Iaunac, Baldin fede bacindute mustarda bihibat den becembat, erran ahal cineçaqueote marçucér huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cinçaqueizte.
- 7 Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean.
- 8 Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ieçadac affaria, eta guerricaturic cerbitza neçac, ian eta edan duquedano: eta guero ian eta edan eçac hic?
- 9 Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu manatu içan çaizcan gauçác? Eztut vste.
- 10 Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu.
- 11 Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariaco eta Galileaco artetic.
- 12 Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu içan çaizcan hamar guiçon sorhayo, eta gueldi citecen vrrun:
- 13 Eta altcha ceçaten voza, cioitela, Iesus magistruá, auc misericordia guçaz.
- 14 Eta ikussi citunean erran ciecén, Çoazte, eracuts ietzeçue çuen buruäc Sacrificadorey. Eta guertha cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen.
- 15 Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui:
- 16 Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.
- 17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade?
- 18 Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.
- 19 Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au.
- 20 Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin:
- 21 Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue.
- 22 Halaber erran ciecén discipuluey, Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikustera, eta ezpaituçue ikussiren.
- 23 Eta erranen çaiçue çuey, Huna hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.
- 24 Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceruären azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere egunean.
- 25 Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc, eta reproba dadin natione hunez.
- 26 Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere.
- 27 Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac.
- 28 Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala: iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén, saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen çutén:
- 29 Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan:
- 30 Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen den egunean.
- 31 Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landán dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara.
- 32 Orhoit çaitezte Lot-en emazteaz.
- 33 Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen, harc du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen du hura.
- 34 Erraiten drauçuet, gau hartan biga içanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren.
- 35 Biga içanen dirade elkarrequin errotan ehaiten duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren.
- 36 Biga içanen dirade landán: bata harturen da, eta bercea vtziren.
- 37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna? Eta harc erran ciecén, Non-ere içanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗