누가복음 11장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 53절
- 1 Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen beçala.
- 2 Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere.
- 3 Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.
- 4 Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.
- 5 Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui:
- 6 Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan .
- 7 Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan, Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera.
- 8 Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén drauca cembat-ere behar baitu.
- 9 Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.
- 10 Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo.
- 11 Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?
- 12 Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?
- 13 Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.
- 14 Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.
- 15 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.
- 16 Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan.
- 17 Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.
- 18 Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac.
- 19 Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge.
- 20 Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá.
- 21 Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác.
- 22 Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.
- 23 Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da,
- 24 Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz.
- 25 Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.
- 26 Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.
- 27 Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac.
- 28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.
- 29 Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen.
- 30 Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen, hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione huni.
- 31 Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera: eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan:
- 32 Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan.
- 33 Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat.
- 34 Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec.
- 35 Considera eçac bada hitan den arguia ilhumbe eztén.
- 36 Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác bere claretateaz arguitzen auènean beçala.
- 37 Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean.
- 38 Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.
- 39 Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.
- 40 Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin?
- 41 Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue.
- 42 Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.
- 44 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete, eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite.
- 45 Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc.
- 46 Eta harc dio, Maledictione çuen gainean-ere Legueco doctorác, ecen cargatzen dituçue guiçonac carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc çuen erhietaric batez eztituçue cargác hunquitzen.
- 47 Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec.
- 48 Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác.
- 49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen.
- 50 Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:
- 51 Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni.
- 52 Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue.
- 53 Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz.
- 54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗