골로새서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 골로새서 (Colossians) · 25절
- 1 Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.
- 2 Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan.
- 3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.
- 4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
- 5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
- 6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
- 7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.
- 8 Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart.
- 9 Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
- 10 Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.
- 11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.
- 12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
- 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.
- 14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.
- 15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.
- 16 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.
- 17 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.
- 18 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
- 19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
- 20 Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.
- 21 Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát.
- 22 Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric.
- 23 Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
- 24 Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue.
- 25 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗