고린도후서 9장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도후서 (2 Corinthians) · 15절
- 1 Eta sainduey eguiten çayen aiutáz den becembatean, çuey scribatzea soberancia çayt.
- 2 Ecen badaquit çuen gogo presta, ceinagatic çueçaz gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta çuetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du.
- 3 Igorri vkan ditut bada anaye hauc, gure çueçazco gloriatzea alde hunez vano eztén: erran dudan beçala, prest çaretençát:
- 4 Baldin Macedoniacoac enequin ethor baditez, eta prestatu gabeac eriden baçaitzatez, ahalque iragan ezteçagun (ezterradançát çuéc) çueçaz gloriatu gareneco segurança hunetan.
- 5 Bada necessario estimatu vkan dut othoitz eguitera anayey, lehenic çuetara datocen, eta lehen acaba deçaten çuen liberalitate aitzinetic declaratua: hura prest dençát liberalitate anço, eta ez cekentassun anço.
- 6 Eta haur erraiten dut, Cekenqui ereiten duenac cekenqui bilduren-ere du: eta liberalqui ereiten duenac, liberalqui bilduren-ere du.
- 7 Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac.
- 8 Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát:
- 9 Scribatua den beçala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustitiá dago seculacotz.
- 10 Bada hacia ereilleari fornitzen draucanac, ogui-ere iateco diçuela, eta multiplica deçala çuen hacia, eta çuen iustitiaren fructuac augmenta ditzala:
- 11 Gauça gucietan abrasturic abundos çaretençát simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu guçaz esquerrac eman daquizquión Iaincoari.
- 12 Ecen oblatione hunen administrationeac eztu sainduén necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean:
- 13 (Aiuta hunen phorogança hunez Iaincoa glorificatzen dutela çuen gogo batetaco suiectionearen gainean Christen Euangeliora, eta çuen hetaraco eta gucietaraco communicatione promptoaren gainean)
- 14 Eta çuengatic othoitz eguiten duten becembatean çuen desira dutelaric, Iaincoaren gratia çuetan abundatzen denagatic.
- 15 Esquer bada Iaincoari haren dohain erran ecin daitenaz.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗