고린도전서 16장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 24절
- 1 Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue.
- 2 Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát.
- 3 Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.
- 4 Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.
- 5 Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)
- 6 Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.
- 7 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.
- 8 Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.
- 9 Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.
- 10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.
- 11 Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.
- 12 Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.
- 13 Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.
- 14 Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.
- 15 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:
- 16 Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.
- 17 Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté.
- 18 Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.
- 19 Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin.
- 20 Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.
- 21 Ene Paulen escuazco salutationea.
- 22 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.
- 23 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin.
- 24 Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗