갈라디아서 6장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 갈라디아서 (Galatians) · 18절
- 1 Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin .
- 2 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.
- 3 Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.
- 4 Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.
- 5 Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.
- 6 Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.
- 7 Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.
- 8 Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.
- 9 Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.
- 10 Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.
- 11 Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.
- 12 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.
- 13 Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.
- 14 Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.
- 15 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac
- 16 Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.
- 17 Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean.
- 18 Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗