갈라디아서 1장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 갈라디아서 (Galatians) · 24절
- 1 PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)
- 2 Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey:
- 3 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
- 4 Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura.
- 5 Hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
- 6 Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara:
- 7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:
- 8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.
- 9 Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.
- 10 Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.
- 11 Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura.
- 12 Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.
- 13 Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen:
- 14 Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.
- 15 Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)
- 16 Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin:
- 17 Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera.
- 18 Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.
- 19 Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.
- 20 Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric.
- 21 Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara.
- 22 Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean ciradeney:
- 23 Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea.
- 24 Eta glorificatzen çuten Iaincoa nitan.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗